Kike Mora

Musikari,
musikagile eta ekoizle, 20 urtetik gorako eskarmentu profesionala du nola
musikaren alorrean hala ekoizpenaren eta irakaskuntzaren alorretan.   “Jazz Project”  izan zen
musika instrumentalaren alorrean aitzindari gisa kaleratu zuen lehen diskoa.
2017ko udazkenean egin eta plazaratu du “Berez Datorrena / Evolución Natural”,
egilea jazz-fusionaren alorrean sendotzen duen bigarren lana. Egilearen beraren
estudioan grabatua da, Cesar Ibarretxe teknikariaren aholkuei jarraiki eta
Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko jazzaren esparruko kolaboratzaile
askoren ekarpenarekin.
Disko honetako gai guztiak dira Kike Morak konposatuak, apailatuak,
eta baxu elektrikoa eta Fretless baxua jotzeaz gain, programazioen arduraduna
da bera.
 
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com