Keu Agirretxea

Keu letra larriz idatzitako gitarra-jotzailea da, baina horrez gain, pop-aren melodia borobilak dagoeneko berezkoak ditu eta ahotsarekin lanketa sakona egin du. Ez da harritzekoa, hortaz, kantu txiki-handi ederrak erditu izana. Are gehiago, hurbileko melodia horietako batzuk folk eta jazzaren arteko etxe-giro goxoan egokitu ditu. Baina badira, pop-rock xuxurlatuan; eta baita Rio Grandeko mugaldean zein Mississipi ertzeko arrainak harrapatzen idatzitakoak ere.

Luzaroan gitarra-jotzaile gisa soilik ezagutu badugu ere, aspaldi hasi zen konposatzen eta hori guztia jendaurrean erakusten. Hasi eta ezin gelditu: Uek izenpean lan instrumentalak lehenengo eta, talde izaera emanda, rocka geroago. Hori gutxi balitz, Keu Agirretxea izen biluziagoa erabilita, formato akustikoan ere aritzen da; eta estraineko “Une akustikoak”-en ostean, “Denbora vs. Kantuak” CD-DVDa ekarri digu orain.
 
Entzun: Guztietan zu zaude.
mp3
 
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com