Sentimenduez josia
GALDUTAKO ZUBIXAK
Kemen Lertxundi
Gaztelupeko Hotsak, 2008
Ondarroako poeta eta musikari gazteak argitaratzen duen lehen lana da Galdutako zubixak, liburuxkaz eta diskoaz osatua. Testuen koadernoan kantuek eta poemek egilearen biografia sentimental moduko bat osatzen dute, giza harreman orotan aurkitzen ditugun sentimenduez josia.
Diskoan, berriz, bi formatutan agertzen zaigu: batean, bakarka eta era akustikoan, gai da akorde gutxi batzuekin kantuak intentsitatez betetzeko. Bestean, Ondarroako rock progresiboko Garden taldeko musikarien babesaz, indar melodiko handiko eta moldaketa klasikoz jantzitako pop-rock eremura eta errepideko rock amerikarrera jotzen dute kantuek.