You are here: Home Artists Kemen Lertxundi Newspaper library Oso sorpresa ona.

Oso sorpresa ona.


GALDUTAKO ZUBIXAK
KEMEN LERTXUNDI
- Nekane Arregi - Gaztezulo 2008 iraila

Unibertso berezia tramsmititzen du Kemen Lertxundi kantariak. Kemenek airean zintzilik geratzen diren istorioak kontatzen (eta kantatzen) ditu, oso goxo belarriratzen diren melodiak sortuz. Diskoaren lehen zatia akustikoa da, eta gitarra eta aho-soinu hutsaz, oso pasarte politak ditu (Hasi baliz euria, Udazkeneko dama…). Diskoaren bigarren zatian, aldiz, Joxpa musika taldearen laguntzaz entzun ditzakegu diskoaren lehen zatian akustiko entzundako kanta batzuk. Bigarren parte honetan, Kemenen ahots melodia batzuek asko irabazten dute (Esuri 1099, Galdutako zubixak). Oso sorpresa ona.