You are here: Home Artists Joseba Tapia Newspaper library 'Besamotzak', Joseba Tapiaren azken 20 urteotako bakarkako bidearen laburpena

'Besamotzak', Joseba Tapiaren azken 20 urteotako bakarkako bidearen laburpena

«Ez al da musika jardun politiko bat? Horregatik aukeratu ditut hamaika kantu hauek», esan zuen aurkezpenean


Iturria: Diario Vasco
Eguna: 2017/11/09

Felix Ibargutxi

 

Joseba Tapiak 'Besamotzak' diskoa plazaratu du. Hamaika abesti dakartza, berak bere bakarkako ia hogei urteko ibilbideko ehun kantuetatik aukeratuak, eta rock estilora ekarriak. Beste berezitasun handi bat: oraingoan gitarra elektrikoa darabil esku artean. Igande honetan Usurbilgo Sutegi aretoan joko du hirukoteak.

Besamotzak hirukote baten izena ere bada, aurtengo urtea eman duena herririk herri jotzen: Joseba Tapia (gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, programazioa, eskusoinua, ahotsa), Iker Uriarte (jazpana) eta Iñigo Telletxea (baxu elektrikoa).

Leturia panderojolearekin zenbait urte eman eta gero, bakarkako bideari ekin zion Tapiak eta 1998an 'Apoaren edertasuna' kaleratu. Oraingo hau etapa berri horretako zazpigarren bilduma du. Atzoko aurkezpenean, Tapiak honela laburbuildu zuen ibilbidea: «Oso disko desberdinak egin ditut: batean trikitixa, gero metalezko banda batekin, gero txelo batekin, honek rock itxura dauka». Eta emaitza berria honela definitu zuen: «Jazpanaren eta rockaren arteko fusioa, nolabait». Disko-etxeak banatutako argibide-orrian Josebaren beste hitz hauek irakur daitezke: «Zikindu egin ditut, bai, jatorrian melodia gardenak zirenak. Gogor izatetik puntu batzuk beherago, hala ere».

Gonbidatu zerrenda luze

'Besamotzak' honetako kantu zaharrena 'Putzuz putzu' da, 1998ko 'Apoaren edertasuna' hartatik hartua. 1999ko 'Québec, hamalau kantu independentziarako' diskotik ale hauek berreskuratu ditu: 'Xoxoaren haserrea' eta 'Maitez'. 2006ko 'Real Politik' bildumatik, aldiz, 'Madrilgo lagunak', 'Biba Berango', 'Real Politik' bera, 'Paris-Dakar', 'Bidegorrian' eta 'Askatasunaz'. 2010eko 'Eta tira eta tunba' diskotik, ale bat bakarra: 'Himno patriótico'. Eta 2013ko 'Tximela kapitainaren izarrak' bildumatik, 'Harri gainean lotan'.

Diskoa Zumeta Estudioan aurkeztu zuen, Usurbilen, eta berak bakarrik, beste bi lagunak urruti bizi direlako, Iker Uriarte Gasteizen eta Iñigo Telletxea Elgorriagan.

«Urte asko daramatzat profesional moduan. Hau da nire ofizioa, baina gainera plazer bat da. Erritmoa goiz-goizetik sartzen zait gorputzean, asko disfrutatzen dut, baina ez dut diskorik ateratzen asko disfrutatzen dudala adierazteko, ezta zenbat instrumentu jotzen dudan erakusteko», esan zuen. Eta diskoetxeak banatutako argibide-orrian Josebaren beste hitz hauek irakur daitezke: «

«Jarrera neutrala» arbuiatu ostean, jarrera politikoa erreibindikatu zuen aurkezpen-hitzaldian: «Ez al da musika jardun politiko bat? Horregatik aukeratu ditut hamaika kantu hauek».

Halaber, Tapiak gogorarazi zuen gonbidatu zerrenda aski luzea dagoela diskoan: Dani Narbarte (eskusoinua), Maider Ansa (koroak), Andoni Tolosa 'Morau', Txuma Murugarren eta Beñardo Goietxe (koroak) eta Txus Aranburu (organoa).

Body Text
 
 

Artikuluaren irudi nagusia