You are here: Home Artists FLAKUTT Newspaper library Benetan mereziko duen ikusi, entzun eta hunkitzeko ikuskizuna "Txalaparta elektronikoa" hemen da

"Txalaparta elektronikoa" hemen da

Flakutt talde nafarrak txalaparta eta musika elektronikoa uztartzen ditu, lengoaia berri bat sortuz. Lehen diskoa kaleratu berri dute eta zuzenean aurkezteko prestatzen dira, kontzertua urtarrilaren 30ean izango da Uharteko Arte Garaikide Zentroan. FLAKUTT talde nafarrak nahasketa du bizimodutzat. Historiaurreko hotsak XXI. mendeko soinuekin uztartzen ditu, txalaparta eta musika elektronikoak batuz. Erdiko bide horretan topatu dute bere tokia


Iturria: Diario de Navarra
Eguna: 2009/12/07

 Budapesten bezala, FlakUtt izena bera bi atalez osatzen da, Flak eta Utt. Flak, edo hobeki esanda, Electroflak, Lander Fernandez de Arroyabe da, ikus-entzunezko eta musika elektroniko sortzaile bezala aurkezten den gaztea. Argazkilari eta diseinu lanetan ere ibilia da (myspace.com/electroflak). UTT, berriz, Uharteko Txalaparta Tailerrari dagokio, beste motatako sorkuntzekin elkarlanean ibiliz -antzerkia, dantza, performance, margoa...- txalaparta gaurkotzen duen taldea. Batuketa horretatik sortu da Flakutt talde esperimentala, eta bere lehen diska, Gaztelupeko Hotsak zigiluak kaleratu du. Durangoko azokan aurkeztuko dute jendaurrean. 1990. urtean sortu zen Uharteko txalaparta tailerra, bost urte beranduago herritik irten zen bide berriak jorratzeko eta nahasketaren hari honetan lehen urratsak emateko. Hainbat musikariren laguntzarekin beste arlo artistikoetan ere sartu zuten muturra. Igeltsero batek, hargin batek, teknologia irakasle batek eta pintzel fineko margolari den okin batek osatzen dute taldea. Electroflakekin orain dela bi urte egin zuten topo. Elkarrekin hainbat kontzertu eman zuten eta gero Maitane Azpiroz, trapezista eta dantzaria, taldean sartu zen ahotsa jarriz. "Amankomunean daukagu beti saiatu garela nahasketak egiten, hori eraman gaitu batzera", esan zuen diskoaren aurkezpenean Maitane Azpirozek. Nahasketak bai euren artean eta baita beste kultura batzuekin ere. Nahasketa horretatik lengoai bakarra ateratzen da. Gaztelupeko Hotsak etxekoek Play sakatu eta musika hau entzutean harritu egin ziren. "Oso interesantea iruditu zitzaigun. Badaude errazago diren gauzak, pop-a, jazz-a... benetan zaila dena horrelako gauzak egitea da", esan zuten aurkezpenean. Egitura atmosferikoak sortzen dituztela diote. "Tradizioa gaurkotu nahi izan dugu, ez dadila geratu armairu batean, hautsa pilatzen", azaldu zuen Azpirozek. Urtebete ibili dira diska honetan lanean. Eta, nahasketa gutxi balitz, FlakUttek kriantza botila ardo bat etiketatuko dute, Arabako Errioxako Artuke upategietan. Uharteko Kultur Etxean grabatu zuten diska eta urtarrilaren 30ean joko dute zuzenean Uharteko Arte Zentroan