DE DIEGO BROTHERS

Juan eta Víctor de Diegok 1993an Bartzelonan osatutako boskotea da Dediego Brothers. Anaia biak musika prestakuntza sendoaren jabe egin ziren Bilboko Musika Kontserbatoriotik igaro ondoren. Han ekin zion anaia bakoitzak bere bide artistikoari, eta hainbat jaialdi eta elkartetan grabatu eta jo zuten  Pork Pie Hat, Infussion, Papa Blues Band eta Dolphin Blues Band bezalako taldeekin. Geroago Bartzelonan jarri ziren bizitzen, eta beste maila batera egingo zuen jauzi euren musika karrerak, nazio eta nazioarte mailako jazz jaialdi askotan parte hartzen hasi baitziren: Donostia, Gasteiz, Getxo, Marçiac, Bartzelona, Madril, Terrassa, Leverkussen, Baiona eta beste hiri batzuetan. Nicholas Payton, Benny Golson, Jesse Davis, Idrish Muhammad, Randy Brecker, Denis Rowland, Teddy Edwards, Jeff Ballard eta Robin Eubanks bezalako artista handiekin lan egin zuten. Molde askotako talde ugarirekin grabatu dute. Taldearen lehen diskoa Bizkaiko Bilbaina Jazz Clubean grabatu zuten zuzenean (Artimaña, 2005). 2010. urtearen hasieran kaleratu dute Odola Sangre, Bartzelonako Laietana estudioan grabatutakoa.
Entzun: Un gorrontxo.
mp3
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com