Conxita

Egunerokotasunaren pop goibela. Hurbileko olerkariei ebatsitako letrak. Hurbilekoak entzuten ditugun diskoetatik hartuak direlako. Hurbilekoak kafea hartzen dugun lagunek idatziak direlako. Eztia eta limoia duten abestiak. Saiotik irtetean etxera laguntzen dizuten akordeen gurpil itsaskorren eztia. Hari eta plateren hots pitzatuaren limoia. Ahots galeraren limoia.
Zergatik Conxita? Gure lagun batek halaxe izena zuen, baina ez zuen bere izena gustuko, emakume zahar bati zegokiola uste baitzuen. Izen berri bat eman zion bere buruari, eta zaharra eman zigun opari. Hauxe da dagoneko gure artean ez dauden aiton-amonak jasotzeko gure era…

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com