Alex TNT

Musikarekiko errespetua eta eboluzioa dira Alex TNT
ondoen ezagutzen dutenek, alegia, harekin orduak eta orduak jotzen
igaro dituztenek -igandero Bartzelonako Jamboree aretoan jotzen du, eta
hainbat herrialdetako agertokietara igo da (Belgika, Holanda,
Luxenburgo, Portugal, Kanada, AEB, Alemania…)- Bartzelonan jaiotako
musikari gazte honi buruz aritzerakoan gehien ahoratzen dituzten
hitzak.
Haurra zelarik hasi zen Alex Alvarez bluesaren maisu handien diskoak
entzuten, Steve Ray Vaughan, Albert King, B.B. King, Howlin’ Wolf,
Johnny Guitar Watson eta beste askorengandik ikasitakoa praktikara
eramaten hazi zen musikari gisa, eta tradizioaren ezagutza sakonetik
ari da eraikitzen bere ibilbidea Alex TNT
izenpean. Bluesa ez ezik, musika beltzaren bestelako doinu eta artistek
ere zizelkatu dute Alexen nortasun musikala (soul, rhythm&blues,
funk, jazz, James Brown, Prince, Sly Stone, Otis Redding, Etta James,
Stevie Wonder…). Guzti honen ezaugarri kaleratu berri duen diskoan.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com