Hemen zaude: Hasiera Artistes Eureka Hot 4

Eureka Hot 4

Eureka Hot 4 Soul-Punk suziri goria da, Bizkaiko Bermeoko erraietatik irtena. 2005ean osatutako talde hau euskal musika munduan ezinbesteko diren musikariek osatuta dago: Sergio Llanos, Atom Rhumba taldearen sortzailea, eta Gotzon Garay, Münsterland y Bongolocos taldeko kidea.

Taldearen hotsetan ondo asko hauteman daiteke erritmo beltz izerditsuenei dioten mira: Funkadelic eta Betty Davis, The Saints eta The Damned taldeen indarra eta rock and rollaren dekonstruktore The Dirtbombs eta Jon Spencer Blues Explosion.

Oraingoz 6 gaik osatutako CD txiki bat du talde honek argitaratuta, Eureka Hot 3 (2007), taldearen beraren EH3 Records (2007) zigiluarekin, nahasketak Capsula taldeko Martin Guevararen kontura. Lan honek oso kritika onak jaso zituen hedabide desberdinetan.

Bilbo hiriko XX. Pop-Rock Lehiaketako talde gonbidatu onenaren saria irabazi ostean grabatu dute luze gabe kalean izango duten bigarren erreferentzia eta aurreneko iraupen luzeko lana. Martin “Capsula”-rekin batera ekoitzitako lan hau  Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatua izan da eta nahasketak Santi Garciaren Ultramarinos Costa Brava estudioetan eginak izan dira 2008. urtearen hondarretan.

http://www.myspace.com/eurekahot3#ixzz0ulwAHh6Z

Diskoak: