Xabier Montoia

Xabier Montoia abeslari eta idazlearen  ibilbideari dagokion harrera komertziala beti jaso ez badu ere, euskal rockaren azken 30 urteotako sortzaile eraginkor eta aitortuenetako bat da Montoia. 80ko hamarkadako funtsezko bi talderen sorreran parte hartu zuen —Hertzainak eta M-ak– eta etengabeko garapen eta bilaketan dagoen diskurtso musikala landu du bakarkako diskoetan. Hala, hasierako lanetako pop-rock eta gitarra doinu elektrikoak desagertuz joan dira diskoz disko eta proposamen soil eta akustikoa nagusitu da azken grabazioetan. Montoiaren disko bakoitza aurrekoaren aldean ezberdina da, nahiz eta egilearen nortasun eta begirada propioa gordetzen duten denek.
 
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com