The Cherry Boppers

   Afroamerikako erroetatik datorren beste
edozein estilok bezala, aspaldi du funkak egin zuela jauzi Atlantikoaren bazter
honetara, ez zirkuitu handietara, baina bai ugari eta emankorretara. Ildo
honetan, The Cherry Boppers ezinbesteko erreferentzia dira Euskal Herrian ez
ezik Espainaiako estatu osoan, proposamen interesgarrienetakoa izanik gaur egun
Europan egiten den funkaren panoraman. Bestalde, ez litzateke bidezkoa izango
banda honen musika estilo bakarrera murriztea, batez ere hamalau urte iraun
duen proiektuaz ari garela: zortzi lan diskografiko argitaratuak dira, zientoka
kontzertu emanak gure kontinentean zehar.
Entzun : For Dancers Only
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com