Mikel Markez

Hamar urte baino gehiago egin ditu kantagintza munduan Mikel Markezek eta heldutasunaren froga da diskoa hau. Markezek uko egin dio bere letrak idazterari, eta kantu guztiak Pako Aristi idazlearen poemekin osatuak daude. Beraz, testuek garrantzia handia badute, alde musikala ez da edonolakoa: Pello Ramirez, Iñaki Salvador, Luis Camino… dira aipatzekoak beste hainbaten artean.
Disko honekin opari doa Euskal Herri guztian zehar ibilitako Tribuaren hitz galduak zuzeneko ikuskizunaren zati batzu jasotzen dituen grabazioa. Ordubeteko iraupena du eta kolaboratzaileen artean ezagunik ere bada: Benito Lertxundi, Patxi Ezkiaga, Patziku Perurena, Igor Elortza eta Palaziyo.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com