Usted está aquí: Inicio Artistas Kemen Lertxundi Hemeroteca "Lan hau ez da haurrekoaren apurtze bat, aurrepausu txiki bat baizik"

"Lan hau ez da haurrekoaren apurtze bat, aurrepausu txiki bat baizik"

Kemen Lertxundik "begi berriak atzo gaueko irudientzat" aurkeztu zuen atzo Ondarrutarrak gai sozialak, politikoak eta maitasuna jorratzen ditu disko berrian


Iturria: Noticias de Gipuzkoa
Eguna: 2009/11/14

Donostia. Sara Etxart

Kemen Lertxundik folka, popa eta kantautoregile eremuak nahastu ditu atzo Fnacen aurkeztu zuen diskoan: Begi berriak atzo gaueko irudientzat. Iaz kaleratutako Galdutako zubixak bildumaren "garapen naturala" izan dela aipatu zuen Gaztelupeko Hotsak disketxearen arduraduna den Ubane Uzinek. "Kemenek ideia asko dakartza, letrak eta musika berak sortzen ditu eta musikari bezala indartsua eta nahiaz beteriko perstona da", gehitu zuen.

Disko berriak denetarik dauka: "Ni bakarrik gitarra akustikoarekin edo eta saio elektrifikatuagoak talde guztiarekin", adierazi zuen autoreak. "Lan hau ez da haurrekoaren apurtze bat, aurrerapauso txiki bat baizik" azaldu zuen. Izenburuak argi uzten du, "begi berriak bai baina irudiak atzokoak izaten jarraitzen dute".

Aurreko urtean plazaratutako lehenengo diskoa "esperimentala" izan zela adierazi zuen Lertxundik. Galdutako zubixak kontzertuak egiten hasteko "bidea ireki" zion eta zuzeneko aktuazioek gauza berriak probatzeko aukera eman zizkion. "Aurreko diskoa ia gure- tzako eginiko abestiak ziren", aitortu zuen. Gaztelupeko Hotsak proiektuaren alde egin zuen apustu baina emanaldiak egiten hasteko kantu gehiago behar zituzten ondarrutarrek. "Aurretik eginiko abestiak, orainarte zuzenean landu ahal izan ditugunak eta ordutik sortutako kantu berriak sortzen dute bigarren diskoa", aurreratu zuen.

bidelagunak Lertxundik bere musika eta abestiak sortzen dituen arren ez du karrera profesionalaren abentura bakarrik egiteko asmorik. Atzetik "lagun bikainak" dituela aipatu zuen, "kantuak gorpuztu edo jantzi egiten dituztenak". Horien artean: Aitor Agirre (bateria), Joseba Zabaleta (baxua), Oier Ponce (pianoa eta teklista) eta Lizar Gojenola (gitarra elektriko). Gainera, adiskideak ez dira ondarrutarraren bidelagun bakarrak: Bob Dylan, Ruper Ordorika, Anari eta Itoitz bezalako musikarien ohiar- tzunak ere jasotzen ditu bere lanean.

Diskoaren edukiaren inguruan, "mundu guztiak bizi dituen egoerei erreparatu" diola adierazi zuen. "Nireak diren einean mundu guztiarenak izan baitaitezke", gehitu zuen. Gai sozialak, politikoak eta maitasunezkoak jorratu ditu. Oraingoz hitzartuta duen emanaldi gertuena Amezketan izango da, abenduaren 11ean.