Joseba B. Lenoirrek ohiko formatuko abestietara jauzi egin du
tarrista Beratarrak 'tenpesta' izeneko epko kantak abestu eta ia tresna guztiak jo ditu
Iturria: | Noticias de Gipuzkoa |
Eguna: | 2013/12/20 |
Donostia. Hilabete batzuk besterik ez dira pasa Joseba B. Lenoir musikariak bere azken lana kaleratu zuenetik. Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotsak, 2013) argitaratu bezain pronto, Berako gitarrista proiektu berri batean pentsatzen hasi zen, atzo Tenpesta izeneko EPa aurkeztu zuelarik, lau abestiz osatua. Honetaz gain, SextySexers, Izaki Gardenak eta Sumision City Blues taldeetan ere aritzen da.
Bere bakarkako ibilbidean musika instrumentala izan da nagusi orain arte, loopek eta pedalek eskaintzen duten bailiabide iturri amaigabea aprobetxatuz. Oraingoan, berriz, ohiko kanta formatuei gehiago atxiki da, beste estilo bateko musika sortuz. Orain arte bluesa, folka eta rocka izan dira bere musikaren oinarriak, baina disko berri honetan "abesti popero eta rockeroetagora" salto egitea erabaki du, atzoko aurkezpenean adierazi zuenez. Hala ere, zubilana egiteko abesti bat ere badu. Tenpesta, diskoaren izen bera daraman abestia, instrumentala da, eta musikariaren aurreko kanten an-tza du.
Lan honen nobedade handiena Joseba B. Lenoirrek kanta grabatuetan lehen aldiz abestu duela da. "Ahotsa jartzeak errespetua ematen zidan, lan mediokrea gelditzeko beldurra neukan", aitortu zuen musikari nafarrak. Gauza batzuk hobetuko lituzken arren, oso gustura gelditu da egindako lanarekin: "Ez naiz damutzen". Hala ere, eszenatoki gainean askotan ausartu da abesten.
Musikari trebea dela erakutsi du Joseba Baleztenak (izen artistikoa JB Lenoir bluesman mitikoaren omenez darama), EP honetako ia instrumentu guztiak berak jo baititu. Tresna bakar batean izan du laguntza: baterian. Hiru abestitan Felix Buffek hartu du instrumentuaren ardura eta laugarrenean, Aitor Goikoetxea izan da bateria-jotzailea.
Horretaz gain, iniziatiba duela ere erakutsi du, aurreko diskoa kaleratu bezain laster ideia berri honekin joan baitzen Gaztelupeko Hotsak diskoetxera. "Ideia perfilatuta neukan disko baterako, eta EP bat eskaini zidaten beraiek, biniloan", gogoratu zuen. "Horri ezin nion ezetz esan", adierazi zuen. Ondo egin zuen, oso esperientzia ona izan baita musikariarentzat proiektu hau aurrera eramatea. "Hemendik aurrerako lan guztiak honela egiteko gogoa ematen dit", aitortu zuen.