J.L.Pardo & The Mojo Workers

Hogeita sei urte besterik ez izateko, Jose Luis Pardo abeslari eta gitarristaren ibilbidea harrigarria da. Hamar urte baino ez dira bluesa jotzen hasi zela Buenos Aires jaioterriko ostatuetan, eta dagoeneko Argentinako gitarristarik handienen artean nabarmentzeaz gain, blues musikaren AEBetako hiri mitikoetan jo du (Chicago, Memphis, Clarksdale-Mississippi, Arkansas…), eszenatokia John Primer, Billy Branch, Super Chicken Jhonson, Ray Killer Allison eta beste hainbat bluesman-ekin partekatuz. The Mojo Workers 2004an sortu zuten Pardok eta Mariano Costak (bateria), eta estreineko diskoa kaleratu ondoren, 2007an, taldea puri purian dagoela, That s right burutu dute. Une honetan Mariano Llopis (kontrabaxua), Adriano Torregiani (saxofoia), Nicolas Raffeta (pianoa eta hammond) eta Francisco Salgadok (tronboia) osatzen dute taldea.
 
Entzun: Fishing blues.
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com