IVAN JULIAN & CAPSULA

Oraingoan, jatorriz argentinarrak diren, baina Bilbon bizi diren Capsularen txanda iritsi da, hain zuzen. Capsulak The Voidoids punk talde mitikoan jo zuen Ivan Julian gitarra jolearekin grabatu duen lana, The Naked Flame da.
The Naked Flame ekainaren 15ean argitaratuko du Bloody Hotsak zigiluak. Ivan Julian 70eko hamarkadako Richard Hell & The Voidoids talde klasikoan jo zuen gitarra. New Yorkekoak Capsularen azken lana, Rising Mountains, ekoitzi du, eta harreman horretatik The Naked Flames lan berri hau sortu da. Diskoa biniloan eta CDan aterako da eta 12 doinu bilduko ditu.
Grabazioan hainbat musikarik parte hartu dute, hala nola, Matt Verta-Ray (Heavy Trash) eta Alejandro Escovedo (The Nuns). Diskoan askotariko doinuak biltzen dira, besteak beste, punk-funk erritmoak, bidaia psikoldelikoak eta tonaka rock’n’roll ilun.
Lankidetza hau zuzenean ikusteko aukera izango dute rock zale euskaldunek. Izan ere, Capsula eta Julian Euskal Herriko bi jaialditan izango dira: ekainaren 20an Andoaingo Jaialdian eta uztailaren 18an Bermeoko Aritzatxu Rock Free musika jaialdian.
Nontzeberri
 
Entzun: The naked flame.
mp3
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com