HIBAI

Bi hamarkada daramatza Hibai Etxebarriak (Gernika, 1980) musikaren
esparruko
hainbat proiektutan
lanean, bai Aitor
anaiarekin (El_Txef_A disko jartzaile eta musikari elektroniko
ezaguna), bai bakarkako edo taldeko lanetan, musikarekin lotutako alderdi bat
baino gehiago jorratuz: pedagogia, konposizioa, interpretazioa, kazetaritza, ikerketa, ekoizpena…

Alderdi
horietako batzuk batu eta ardura guztiak bere hain hartu ditu musikari
bizkaitarrak proiektu anbiziotsu honetan.
Musika estilo guztientzako gune ireki bat sortzen
saiatu da, eta zinez lortu du: etiketa guztietatik kanpo
dagoen edo etiketa guztien jabe
den lana
aurkezten digu HIBAI izenpean.
Entzun : Bihar Agian
MP3
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com