Desoreka

Lezon, 2000. urtean sortutako taldea da Desoreka. Garai artan, Iker Alzola eta Ibon Salaberria (gitarra), Asier Suspe (baxua) eta Iker Martix(bateria) elkartu ziren proiektu berri bat sortzeko. Beranduago Urko Txitu (ahotsa) elkartu zitzaien.
Aurretik beste esperientzia batzuetatik datoz eta influentziak oso zabalak dira. Musika mota konkretu batetik baino askotatik edaten duen taldea da Desoreka.
2005eko azaroan argitaratu dute euren lehen lan luzea.. Iraupen luzeko lehen disko honetan metal eta rock gogorra, 70. hamarkadako erritmo funky-ekin uztartzen da.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com