Adrián Royo

Neurri batetan, denok gatoz leku eta sustrai beretik, eta handik gero sakabanatu egiten gara beste pertsona, soinu, lurralde eta esperientzia ezberdinekin kontaktua eduki ahal izateko. Harreman horrek geure bizitzak moldaraziko ditu, inoiz amaitzen ez den prozesu batetan. Hasera batetan arrotz suertatzen zaizkigun hizkuntza, jantzi, kultura berriak aurkitzen ditugu bidean, baina intimotasunean hausnartzen ditugunean geure bizipen eta oroimenekin elkar nahasten zaizkigu, bata bestetik banatzea ezinezkoa izan arte. Geure esentzia horretatik aldentzen garen neurrian berriz haserako puntura gerturatuko bagina bezala. Azken finean, bidaia bera benetakoa balioa duena, Adrian Royo piano joleak planteatzen duen bidaia.

 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com