Adi Holden

Adi Holden rock taldea 2007an sortu zen Bergaran. Bizitza laburra izan arren, taldearen partaideek musikan esperientzia zabala dute. Alex, Txarli eta Ruben Cool Panicen ibiliak dira.Txarli Gospel Killers hardkore taldean ere aritu da, eta Arturo denbora luzez jardun da gitarra jotzen hainbat taldetan.
            Beraien eraginak desberdinak dira: rock klasikoa, punka, hardkorea eta postrocka musika estiloak oso gustukoak dituzte. Zenbait talde eta kantari aipatzeagatik, hurrengoak hartu ditzakegu eredutzat: Neil Young, Lisabo, Screaming Trees, Sonic Youth, Cancer Moon, Mikel Laboa eta abar.
Azken Danbaka Maketa lehiaketan “Debagoienako talde onena” saria eskuratu zuten. 2010ean, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik, kaleratu dute euren estreineko diskoa.
 
Entzun: Japoniar Anonimoa
mp3
 
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com