Ibilbidea
VICTOR ANEIROS
Mundua desberdintzen den lekua da hiri-periferia, ez mundua bukatzen den lekua. Hiri-periferia horretatik, Victor Aneirosen bluesak benetan txundituta uzten ditu adituak, zaleak eta baita aldez aurretik horren aldeko jarrera handirik ez dutenak ere. Bere gitarraren soinuak, bere bluesaren letrek, beste lurralde batzuk, beste kale batzuk, beste gramatika bat, beste azentu bat, ekartzen dituzte gogora. Ferroletik, Galiziako Iparraldean, Europa zaharreko Finisterre horretan. Baina bluesa da. Aneirosen bilakaera jarraitu ahal izateko zortea izan dugu, hirurogeita hamargarren urteen amaieratik hasi eta gaur egun arte. Orduan adoleszentea baino gutxi gehiago zen, aurkitutako aukera berri hark liluratua zeukana: musikaren etengabeko fluxua, burutik hasi eta oinetaraino, bihotzetik eskura, eskutik gitarrara eta gitarratik anplifikadorera. Zerbait magikoa zen hura, barruan zeraman espresio indar guztia atera nahi zuen harrapariarentzako. Bluesarekiko feeling handia erakusten zuten jada mutil gazte haren jotzeko gogo handiek, bere liskar grinak, heavy eta rock kaliforniarraren artean, eta baita punkeroa ere (ez ahantzi hirurogeita hamargarren urteen amaieran gaudela). Eta berengan bazegoen, bere indar izugarriaren barnean egon ere, halako izpiritualtasun bat, urte haietako Ferrol eta Galiziako panorama emankor hartako edozein gitarrajoletik bereizten zuena. Azalekoagoa zen beste gauza bat ere bazegoen, ezkerra zen, benetan miresten zuen Jimi Hendrix gitarrajole handia bezala. Laurogeita hamargarren urteetan, Alkitrán, Blancanieves, Treinta y Nueve escalones, Grelo Bravo edo Acceso Norte bezalako taldeetatik pasa zen Aneiros, era guztietako musika jo zuen. Baina gero eta blues gehiago zegoen bere fraseatzeetan. Urte horietan zehar, Freddie King, Muddy Waters, Robert Johnson, Buddy Guy, Eric Clapton, Duanne Allman... eta abarren binilo ugari urratu zituen Aneirosek, blues gisa ezagutzen den arimaren hizkuntza unibertsal horretan hitz eginez haiekin. Era naturalean ernamuintzen den landare bat bezala, bluesa gero eta indar handiagoa hartzen ari zen, urratsez urrats, urtez urte. Laurogeita hamargarren hamarkadan, gitarra batez jo zitekeen guztia joa zuen jada, baina Aneirosek garbi zeukan berea bluesa zela. Lagun pare batekin, German Lamasen ahots izugarria tartean, Forcadas Blues Band sortu zuten. Iraultza txiki bat izan zen hura, zalantzarik gabe, musika mundu galiziar zapalaren barnean. Orduz geroztik, dozenaka talde agertu ziren blues egin nahian. Blue Notesekin bere lehen lana grabatu zuen Aneirosek Cambayá Recordsek argitaratu zuen 1999an, “Que el blues te acompañe” izenburuarekin. Eta hainbat eta hainbat blues jaialditan parte hartu zuen(Antequera, Aragoi, Cerdanyola, Reus...) Gitarrajole ferrolarrak bere talentua berretsi zuen “que el blues te acompañe” (2000) lanaren estreinaldiarekin. Lan hori Cambaya Recordsek argitaratu zuen, blues elektriko hoberenaz bustitako lana izan zen, made in Txikagoko eskola, ezinbesteko diskoa Galizian ez ezik, diskografia panorama nazionalean ere. (El Correo Gallego) Eragin tradizional eta modernoen nahasketa bat islatzen du bere estiloak, blues egiteko bere modua aurkitzeko ahaleginetan ari denaren (beste askok bezala, SRV neurriko zapatak janzten saiatu beharrean) zapore autentikoa galdu gabe (Guitarrista) BB King, Buddy Guy, Raimundo Amador, Coco Montoya edo Larry McCrayrekin batera jardun ondoren, azken honekin zuzenean inprobisatzeko aukera ere izan zuen, Aneirosek bere bigarren lana eman zuen argitara “Live in Montreux” (2003), Gaztelupeko Hotsakek argitaratua. Víctor Aneiros Bandek 2002. urtean Montreux OFF Jazz Jaialdian eskaini zituen bi kontzertuetako bat jasotzen du grabaketa horrek. Aneirosen bluesa heterodoxoa da, irrika puristarik gabea. Beretzat, hain zuzen ere, harrapaezina dena da bluesaren hoberena: Crossfiren dago, baina baita Calling Carden bertsio batean edo Little Wingen beste batean ere. Bere zuzeneko lana bluesaren edozein legendaren parekoa da. Horixe da, hain zuzen ere, bere belaunaldiko eta ondorengo gitarrajole askoren aldean duen beste desberdintasun handi bat. Arrazako musikaria da, klasea duena, publikoaren aurrean inoiz kikiltzen ez dena. Bluesaren zale bazara, zure agendan lehentasun gisa jaso beharko zenuke Aneirosen talentu bikaina noizbait zuzenean entzuteko aukera. Horri esker, Gérard Herzhaften “La gran enciclopedia del blues” (2003) delakoan sartu dute. 2004ko udaberrian, “Blues do Amencer” bere disko berria aurkeztu zuen Aneirosek. Aurrekoan presente zegoen ideia bat hartu zuen honetan, bluesa galegoz egitea, Non me deixes morrez aquí (Ez nazazu hemen hiltzen utzi) lanaren ildotik. Hizkuntzaren soinua egokia da bluesaren erritmorako. Berak esaten duen bezala: "blues galegoaren pattarra da herrimina". Bere gaiak, eta heterodoxia, abesti irekiak konposatzeko.
2010. urtean Brétemas da memoria kaleratu du. Haren aurreko diskoek bezala, lanak bluesaren bidean egiten du, baina batzuetan desbideratu egiten da rock eta `popari hurbiltzeko. Estiloari leial, honakoa du lanik erritmikoena, harmonikoki landuena eta hotsetan irekiena. Metalezko musika tresnak, beren aldetik, hainbat gaitan nabarmentzen dira. Victorren ahotsean ere aurrerapenak hauteman ditugu, asko irabazi du ñabarduretan. Bere azken diskoa estudioan, kontuan hartu beharreko banda batekin.
Ingelesa ez dela bluesa egiteko hizkuntza bakarra erakutsiz.