Hemen zaude: Hasiera Artistak Topeka

Topeka

2007. urtean Goio Matarranzek –bere garaian Madarikatuak taldeko konpositorea eta gitarra jotzaile izandakoa- sortutako abestiak oinarritzat hartuta, Astigarragako Ergobia auzoan hiru musikari bildu eta “Topeka” taldea osatu zuten : Goio ahotsetan eta gitarretan, Fermin Etxeberria baterian eta Pablo Arozena baxua eta koroetan.

Denborarekin, beste musikari batuk gehitu zaizkio taldeari: Josemi Errondosoro aho-soinuan, Juankar Sasso banjoan eta cabaquinhoan eta Maria Lobero bibolin eta koroetan.

Azken urteotan Euskal Herriko hainbat lokal eta areto txikietan trebatu dute taldea eta errepetorioa eta estiloa sendatu : rock, country, folk, blues, bluegrass…nahasketaren fusioa.

Amorotoko Musikorta estudioan Xabi Nabarro “Jota”teknikariarekin “Beti bide zailenetik” diskoa 2011ko uda eta udazkenaren bitartean grabatu zuten. Bertan kolaboratzaile lagunak ere izan dituzte:

Joseba Tapia soinu txikian, Arkaitz Miner biolinarekin eta Iban Nikolai didgeridooara astinduz.

 

Entzun: Aldizka

 

 

 

 

Diskoak:


nabegazioa