Hemen zaude: Hasiera Artistak Beñat Fuentes

Beñat Fuentes

Gero eta ohituago gaude euskal musikariak nazioartekoekin lan egiten eta diskoak grabatzen ikustera, baina orain arte ez genuen Euskal Herriko eta Txinako musikarien arteko kolaborazioen berri.

Beñat Fuentes bizkaitarrak eta Xujun kantari txinatarrak osaturiko taldea The Tree izenpean agertu da. Arreta pizteko arrazoi nagusia ordea, hain jatorri ezberdineko bi musikarien arteko elkarlanaren emaitza apartekoa da. Bi adarreko zuhaitza sortu zuten, The Tree. Talde konbentzional gisa funtzionatzeko asmorik gabe, arte galerietan artista lagunen erakusketetan jotzen, soinu bandak sortzen eta bestelako kolaborazioak egiten hasi ziren… Baina azkenean, kantuak sortzen joan ahala, disko bat grabatzeko gai ona biltzen ari zirela konturatu ziren eta  erabakia hartu zuten. Eta horren lekuko da Txinan argitaratu zenean diskoak izan zuen oihartzuna.

 

Diskoak:


nabegazioa