The Romanticos
Batzuetan minutu gutxi batzuk nahikoa izaten dira talde edo bakarlari baten kalitateaz ohartzeko. Badu zerbait haren hotsak, haren jotzeko moduak edo ahotsak, entzulea erakartzen duena. Ez du zertan zerbait berezia edo orijinala izan, nahikoa da entzulea ondo sentiaraztea, zirrara batzuk transmititzea, ondorio batera iristeko: entzuten ari zaren horrek merezi du arreta eskaintzea.
Hirukote nahiko berria izanagatik, berehala harrapatzen zaitu taldearen sendotasunak. The Romanticos 2009an sortu zuen Iker Piris-ek (abeslari, gitarrista eta kantu gehienen konpositorea). Gaur egun hirukoa hauek osatzen dute: Adrián Carrera (bateria) eta Ricky Avila (baxua).
Diskoak:
-
Good Vibrations
2017ko EkainaCD
10 € -
Do It Yourself
2014ko AzaroaCD
10 € -
My Time
2012ko EkainaCD
10 €