Hemen zaude: Hasiera Artistak The New Jazz Collective Hemeroteka THE NEW JAZZ COLLECTIVE, Ziudadelan

THE NEW JAZZ COLLECTIVE, Ziudadelan


Iturria: Pamplona Cultura
Eguna: 2021/07/08

Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez blaitzeko aukera izanen dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera; kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako estiloetan inspiratutako konposizioak ahantzi gabe. Uztailaren 8an The New Jazz Collective entzuteko parada izanen dugu. Sarrera librea lekuak bete arte.

Talde berri bertakoa/nazionala. Jatorrizko konposizioak. Soinu berri eta abangoardistak, taldearen eraketa originalagatik, uztartzen baita haize metalaren tinbrika tradizio afroamerikarraren erritmo eta harmoniekin. Proiektu musikal honek Espainiako musika eszenako erreferentziazko musikarietako batzuk biltzen ditu bere baitan. Proposamen fresko eta modernoa, abangoardia sortzailea egungo jazzaren alderdi dibertigarrienarekin uztartzen duena.
Juan De Diegok eta Marco Bellizzik hamarkada bat baino gehiago daramate Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan irakasle lanetan. De Diegoren tronpetari eta Bellizziren tronboiari Fredi Pelaez musikari gipuzkoarraren hammond organoa eta Donostian bizi den Hilario Rodeiro musikari galiziarraren bateria gehitzen zaizkie; elkarrekin The New Jazz Collective taldea osatzen dut