Hemen zaude: Hasiera Artistak THE 44 DEALERS

THE 44 DEALERS

The 44 Dealers, Madrilen sortu zen 2008. urtearen erdialdera, Special 20 taldearen proiektu paralelo gisa. Taldearen osaeran hainbat aldaketa egin ostean, taldea bera bihurtu zen bereak eta bost egiteko aitzakia nagusia, eta azken urtean zirkuituaren baitan proposatutako talde sendo eta irmoenetakoa zen, betiere Muddy Waters, Little Walter, Freddy King, Magic Sam, Elmore James, Junior Wells, Howlin’ Wolf, Robert Nighthawk, Otis Rush, Jimmy Rogers eta beste maisu zaharren lekukoari eusteko ilusioarekin.

 

 "OLD DOGS & YOUNG BLOOD" Zakur zaharrak eta odol gaztea, musikari beteranoek eta esperantza gazteren batek osatutako banda hau definitzeko hitz egokiak dira. Taldeko kideek hogei urte baino gehiago daramatzate agertokietan bluesarekin lanean, Tonky Blues Band, Los Reyes del KO, José Luis Pardo, Special 20 eta beste talde ospetsuekin batean. Era berean, Espainian jo duten blues talde handiekin agertokiak partekatzeko aukera izan dute.

 

Entzun: Hidden Charms

Diskoak: