RS Faktor

Talde hau osatzen duten bost musikarien curriculuma oparoa bezain anitza da. Partekatutako musikak eta hegaldi orduek ekarritako batasun hori agerikoa da hotsa bezalako elementu funtsezko bezain oinarrizkoan. Salvadorren tronpeta eta Julen Izarraren saxoa uztartzeko modua guztiz berezia da, eta Satxa Soriazuren jolas burutsuekin, Javier Mayorren lerro hautsi ezinekin eta Hilario Rodeiroren bateriarekin aberastu egiten dela esan behar dugu. Beste musikari gazte askok bezala, Salvadorrek eta bere taldeak ez dute inon kokatu nahi beren musika, eta konplexurik gabe egiten diete keinu era askotako genero, estilo, tinbre eta erritmoei. Jazza egiten dute, bai, baina jazza aldatu egin da. Eta gure jazzak, hemengo jazzak eta gaur egungoak, talde berri bat du hirian. Bost gazte hauek oso garbi dituzte kontuak, eta hauxe jotzen dute. Zuekin, jaun-andreak, Rubén Salvador R.S. Faktor.

Entzun: Nire lagunentzat

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com