Hemen zaude: Hasiera Artistak Reunion Big Band

Reunion Big Band

Reunion Big Band Europako hainbat tokitatik etorritako eta Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian (Musikene) ikasitako hogei bat musikari gaztek osatutako jazzeko formazio handi bat da. Emanaldi arrakastatsuak eskaini zituzten 2014, 2015, 2016 eta 2017ko Heineken Jazzaldietan. Daramatzaten zazpi urteetan, swing tradizionaletik hasi eta egungo jazzeko joera berrietara arteko errepertorioa landu dute, musika latinoa eta funka ahaztu gabe.

2018 Staff

Carlos Sagaste (saxo altua), Eolo Andino (saxo altua), Jon Zufiaurre (saxo tenorra), Miguel Arribas (saxo tenorra), Xabier Oruesagasti (saxo baritonoa), Adrián Martínez (tronboia), Luis Cortés (tronboia), Ignacio Soto (tronboia), Alberto Martínez (tronboia), Asier Ardaiz (tronpeta), Joan Gonga (tronpeta), Alejandra Artiel (tronpeta), Iñigo Cuenca (tronpeta), Javier Merino (gitarra), Pablo Costas (pianoa), Mario Arranz (kontrabaxua), Alejandro Ordóñez (baxua), Pier Stefano Bruera (bateria), Manu Gaigne (perkusioa), Maider Legarreta (ahotsa), Pedro Montero (ahotsa)

Diskoak: