Hemen zaude: Hasiera Artistak 2 princesesbarbudes Ibilbidea

Ibilbidea

Helena Casas (Pomada eta Conxita taldeetako abeslaria eta ilustratzailea) eta Marc Marcé (musikaria eta soinu teknikaria) elkarrekin lanean ari direnean dira 2princesesbarbudes.
Dena hasi zen 2006. urtean Conxita taldearen “Música de Perros” eta  Xerramequ tiquismiquisen “Canto” bideoklipak grabatu zituztenean. 2008an "Musiquetes por la Bressola" diskoan parte hartu zuten “La Pastoreta” abestiarekin. 2010. urtean eskaini zuten beren lehenengo musika-ikuskizuna, FLIC jaialdiaren baitan: "Quien canta sin tono, no tiene la cabeza buena!"
2012an aurkeztu zuten “Cançons i rimetes” ikuskizun-diskoa. Kataluniako betiko abestien interpretazio minimalista da, pop moldean eskainia.

2014an aurkeztu dute  “Enciclopèdia Baixeta de la Nit” ikuskizun-diskoa, egileok ondutako 13 abesti, gaueko gaiak hizpide dituztenak. Ainhoa Aranburuk euskaratu eta egokitu du ikuskizun-disko hau  “Gaueko Entziklopedia Koxkorra” izenarekin; 2014ko udazkenean kaleratu da.

Musika baxua

2princesesbarbudes taldeak musika baxuaren etiketa proposatzen du.
Baxua, musika tresna txikiekin osatua delako, pilarik erabiltzen ez dutenekin eta ozenegiak ez direnekin.
Baxua, txikiek eta handiek gozatzen dutelako.
Baxua, xumea eta minimalista delako.
Baxua, artisau erara ondua delako eta ekoizpen zenbakidunekoa delako.