Pomada

Carles Belda eta Helena Casasek osatutako taldea. Triki eta panderoa, ahotsak eta samplerrak. Errepertorioa originala da kantu tradizionalak tartekatuz. Pieza bariatuak jotzen dituzte: rumbak, jotak, aire rockeroak, reggae…
Bere emanaldietan Xabier Batllések (Orkestra Mirasol) osatutako base batzuren gainean abestu eta jo egiten dute kontzertu alaiak eskainiz. Proposamen hau Disc 1 izeneko CD-an dute jasoa.
Pomadako partaideak -gazteak izanik- beste hainbat talde musikalekin kolaboratu izan dute: Dusminguet. la Charanga Revoltosa, Son d’Aquí. Proposamena Kataluniatik dator, eta bertakoak dira erreferentziak -gehienak behintzat-, baina Euskal Herrian ibiliak dira, ezagutzen dute hizkuntza eta berehala lortzen dute bi Herrialdeen arteko komunikazioa. Formato akustikoan ere aurkezten dira klarinetea eta tubarekin.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com