Perinké Big Band

2004. urtean eta  Kontserbatorio Profesionalaren babesean hasi zen Big Band hau bere musika bidea egiten. Orduz geroztik bere tokia egin du nola Las Palmas Kanaria Handiko hala  Uharteetako erreferentziazko taldeen artean, eta emanaldi ugari eskaini ditu lurralde hartako agertoki askotan
Hogeiren bat musikarik osatzen dute Perinké Big Bandaren bizkarrezurra, gisa honetako taldeek ohi duten egiturarekin. saxofoiak, tronboiak, tronpetak eta pianoa, baxua, gitarra eta bateria biltzen dituen oinarri erritmikoa. Horiek perkusio gehiago batzen zaie zenbaitetan, baita flautak eta klarineteak eta, nola ez, geure abeslariaren ahotsa. Ximo Martinez Castelló da Perinké Big Band honen Zuzendari Titularra.
 Entzun : De reptiles y demás parientes ( Enrique Fernández-Villamil)
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com