Osto eta Ale
Jon Ostolaza Usurbilen bizi den Debarra. Umetan hasi zen soinu-txikia ikasten eta berehala izan zuen plazetan jotzeko aukera. Hainbat txapelketa eta jaialditan parte hartua, Faborez 1 eta Lasturbidean diskoak argitaratu ditu. Erromeriak eskaintzen ibiltzen da herriz herri.
Alejandro Irizar Donostian bizi den Ormaiztegiarra. Instrumentu bat ikasteko sekula berandu ez denaren adibide garbia dugu. 50 urte bete zituen egunean dultzaina bat oparitu zioten etxekoek eta buru belarri hasi zen ikasten.
Jon eta Alejandro Itziarko festetan ezagutu zuten elkar.
Entzun: mendiko presak