ORGANIKS
Organiks, 2006. urtearen bukaeran sortu zen, Dynamic Trio (Juanma, Fredi eta Mikel) taldeari bi saxofoi gehituta (Julen eta Jose). 2006tik aurrera, areto eta eszenatoki askotan jotzeaz gain, Donostia eta Gasteizko Jazzaldietan ere aritu izan dira. 2009ko apirilean, euren lehen grabazioa egin zuten eta bertan gordetzen den musika guztia urte horretako Donostiako Jazzaldian aurkeztu dute zuzenean.
"Jazz-a egiten dugu, baina oinak mugitzea atsegin dugula ahaztu gabe, musikak gu dantzan jartzea gustatzen zaigu, horregatik, gure kantetan swing-a dago, noski, baina Funky-ak, Groove-ak, Latin-ak... ere bere lekua hartzen dute. Gure musika oinetara zuzendua dago... burua ahaztu gabe!! "
Entzun: JB.