Nucli Trio
Nucli Trio, Guillem Plana gitarra lanean, Aleix Forts kontrabaxuan eta David Viñolas baterian osatzen duten jazz guitar hirukote klasiko bat da. Klasikoa, bere burua aurkezteko garaian eta bere janzkeran; jostalaria, freskoa eta guztiz garaikidea bere barne beroan, ordea. Baita Vic-eko Jazz Cava aretoan hilabetero ematen dituzten zuzeneko saioetan ere, non inguruko artista bat gonbidatzen duten aldioro eta arreta osoz aukera bakoitzerako espreski atondutako errepertorioa prestatzen duten. Haietan Raynald Colom, Edna Sey, Adrià Plana, Alba Careta, Eloi Escudé edo Marta Roma bezalako artistekin ideia, soinu eta bizipenak partekatu ahal izaten dituzte.