Norman
Norman 2007ko amaieran sortu zen. Kepa Arakistain (The Gominols, Skandalu Publiku), Alex Ariznabarreta eta Gorka Bocos (Electric Dolls) eta Beñat Narbaiza (Doministikum) Eibarko Legarre entsegu lokaletan elkartu ziren proiektu berrian lan egiteko, eta berehala iritsi ziren emaitzak. 2009an Danbaka lehiaketako finalera eta Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketako azken fasera sailkatu ziren, eta urte berean lehen diskoa argitaratu zuten. Geroztik, Peñalbak hartu du Gorka Bocosen lekua baterian.
Norman Euskal Herrian azken urteotan sortutako talde interesgarrienetako bat dela berresten du bigarren lan honek. Lau buruko munstro bat da Norman, aurpegi bana edo are, bat baino gehiago erakusten ditu abesti bakoitzean, eta entzunaldi bakoitzean deskubritzen ditugu aurrekoan oharkabean igarotako ertz berriak.
Entzun: Naked City