Mugaldekoak
Literatura, pop-rock, folk eta country kutsuko musikarekin uztartzen duen proposamen honek baditu hainbat aurpegi ezberdin, mugak bezainbeste. Izan ere, muga eta bere inguruabarrak ditu ardatz: Euskal Herria bitan zatitzen duen muga eta mugaz bertzaldeko mugalariak elkartzen dituena; gizarte honetako oztopo gaindiezinak; barne-mugak eta bertan bizi diren izakiak. Mugaldekoen kantuak dioen bezalaxe: bistan da kanpotik nahiz barnetik ezarritako mugen arabera bizi garela. Bizitza honen lau pareten artean.
Egitasmoak Edu Zelaietaren bigarren poema liburua du abiapuntu, Mugaldekoak, SUSA argitaletxeak 2004an argitaratua.
Bigarren etapan hauek dira MUGALDEKOAK :
Edu Zelaieta: Testuak eta irakurketak
Beñardo Goietxe: Ahotsa, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoa
Raúl García Etxeberria: Gitarra akustikoa, zerra musikala, harmonika eta ahotsa
Mattin Sorzabalbere: kontrabaxua, soinu txikia, xirula eta txalaparta
Diskoak:
-
Band
2019ko AzaroaSingle
5 € -
Galdemoduen Trilogia
2017ko UrriaCD
10 € -
Begiak Lekuko
2012ko UrriaCD
10 € -
Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan
CD
Agortuta