Miguel Angel Remiro
Musikari profesionalen hirugarren belaunaldikoa izanik (aita pianista, aitona biolin jotzailea), bere kabuz ekin zien musika ikasketei, eta urteak eman zituen jazz, flamenko, tango eta beste herri musika batzuk pianoz interpretatzen, gerora musika ontzeko alderdian isla garbia izango zuena.
Orkestrarako, baleterako, eta ganbera-musika interpretatzen duten formazioetarako musikak, antzerkirako, zinemarako, ikus-entzunezkoetarako, gaikako erakusketarako eta beste genero batzuetarako musikak barne, osatuta dago egile honen katalogoa. Era berean, jazz hirukote eta laukoteentzako pieza ugari ditu idatzirik.
1994. urtean “Miguel Ángel Remiro Cuarteto” taldea sortu zuen Madrilen, eta bertako jazz aretoetan eta urte haietako jazz aretoen estatuko zirkuituan jo zuen. 1999. urtean grabatu zuen bere bakarkako lehenengo diskoa, "Punto de Fuga" (Delicias Dicográficas). Eta 2012an “Blanco y negro” (Delicias Discográficas), bertsioez osatutako diskoa kaleratu zuen. 2016an argitaratu da “Canciones sin palabras” ( Errabal) hirukoteak jotzeko azken diskoa; jatorrizkoak dira gai guztiak.
Entzun : Contigo