Hemen zaude: Hasiera Artistak Marco Martínez

Marco Martínez

Aspalditik dator Marco Martinezen historia pertsonala gitarrarekin; harekin egin du bere prestakuntza klasikoa, bere ikasketak Pat Metheny, Gilad Hekselman edo Peter Bernstein bezalako maisuekin, eta bere jazzeko lizentziatura Musikenen, Euskal Herriko Goi mailako Ikastegian. Konposizioak eta moldaketak egin ditu, zinerako musika grabatu du, ekimen pedagogikoetan parte hartu du etenik gabe, eta sorkuntza proiektu ugari jarri ditu abian hainbat formaziorekin. Eta musikari gisa norabide askotan prestatu bada ere, bere jazz ahotsa landu du betiere.
 

Diskoak: