Lost Acapulco
Guztion jakina da Mexikon surf-rock eta rock instrumentalarekiko kultura izugarria dagoela. Baina askok ez dakitena da laukote hau aitzindaria izan zela kantu instrumentalez osatutako disko bat kaleratzen; eta estilo hau indartu eta zabaltzeaz gain, genero honetan Mexikoko borroka maskarak ezagutzera ematearen errudun ere badela.
Batzutan surf-rock instrumentala estilo gisa hartzen dugu, baina zenbait kasutan talde horiek ahotsa erabili gabe hutsune hori estaliko duen beste espresabide asko aurkitzen dituzte irudimen eta abilidade handiz, hala nola, beste musika estilo eta erritmoak; eta Acapulcoko talde hau horren adibide argia da.
<iframe width="420" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/PoE7PiZ5-kk" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>