Los 7 Doctores
Los Siete Doctores 2003. urtean sortu ziren, denak batera. Ideia garbi batekin: dagoeneko inork ere jotzen ez duen garai bateko bluesa jotzeko asmoarekin. Eta ez soilik bluesa, baita swing, boogie, bals, funk, Karibeko erritmo eta bereizi gabeko beste batzuk jotzeko ere. Aurrenekoan bezala hunkitzen duten abestiak, aurreneko egunean bezala dantzarazten dutenak, aurrenekoan bezain bizi jarraitzen dutenak gure garaira ekartzeko. Aurreiritzirik gabe. Ez da errezetaren beharrik. Los Siete Doctores taldeko kideek arima sendatuko dizute hankak dantzan dituzun artean. Izpiritu onaren ekarlea. On baizik ez dizu egingo.
Los 7 Doctores laukote formazio basikoan aurkezten dira. Baita hirukote akustiko edota metalezko atal batek lagunduta. Madrilgo zuzeneko musikaren Klub-en zirkuitoan jo izaten dute sarri. Formazio basikoa honakoa da:
Agustín González-Bueno: Armonika, saxo tenorea eta baritonoa.
Álvaro Aguado (Alvarone): Ahotsa eta bateria.
Alejandro Ollero Temprano (Pollo): Kontrabaxua.
Miguel Barón: Gitarra eta banjoa
Entzun: Queen Bee.