Kike Arza Electric 4et
Kike Arza baxu elektrikoan edo kontrabaxuan kolaboratzaile nekaezina eta artisten laguntzaile, bere izenpean hainbat proiektu ditu gainera, 2012an BBK Impulso sariaren irabazle izandako Kike Arza Quintet bezala, eta ez du erreparorik jazz soinuetatik urrun aritzen diren artisten proiektuetan partehartzeko. Oraingoan berak zuzentzen duen laukoa da tranpaldoan jartzen duena. Baxu elektrikoa, pianoa, gitarra eta bateria.