Juan de Diego
Bartzelonan bizi den Juan de Diego (Bilbo, 1968) tronpeta jotzaile euskaldunari ezin aurpegiratu dakioke talde konbentzionalegien sortzaile denik. Pere Loewe eta Ramón Díazekin partekatzen zuen Freaky Trio hirukoteak ez zuen musika tresna harmonikorik erabiltzen. Ondoren, Juan de Diego Trio osatu zuen Dani Pérez (gitarra) eta Joe Smith bateria jotzailearekin. Baina bere azken proposamenari 2011. urtean ekin zion TRAKAS jazz-grooveari emandako taldearekin. Proiektu abangoardisten ostean, aurrekoak bezain arriskutsua den proposamen hau egiten digu tronpeta jotzaile geldigaitz honek, oraingoan batez ere groove oinarri hartuta.
2016. urtean hirukotean berpiztu eta Uda labur hori / Aquel corto verano argitaratu du.
Entzun: Carril Guiri (Trakas)
Un pop nu
Diskoak:
-
Grebalariak
2021ko IrailaCD
10 € -
Uda labur hori / Aquel corto verano
2016ko MartxoaCD
10 € -
Erbestea
2012ko MaiatzaCD
10 € -
Panza de Burro
CD
10 €