Jon Piris & Iñar Sastre

Jon Pirisek, Bilbo eta Madrileko Kontserbatorioetan Kontrabaxuko Goi Mailako ikasketak burutu ditu eta musika klasikoaren alorrean hainbat lan burutu ditu kamera talde, orkesta sinfoniko zein antzerki konpainiatan. Jazzaren inguruan sortutako zenbait proiektuetan parte hartu du ere, hala nola Zubipeko Swing, J.L.Canal eta Peer Wyborisekin trioa, Hasier Oleagaren Cantus Caterva eta Miguel Salvador Project eta azken urteetan Trizak hirukotean dabil Julen Izarra eta Hasier Oleagarekin batera.

Iñar Sastre, bere aldetik, Musikeneko Goi Mailako ikasketetik dator eta Parisko Kontserbatorio Nazionalean trebatu da Piano eta Inprobisazio espezialitateetan. Herri musika, popa, jazza eta musika klasikoa izan ditu oinarri bere jardunean. New Yorkeko Carnegie Hall aretoan edo eta Berlingo Filarmonikan Yajie Zhang sopranoarekin batera aritu da besteak beste, baita hainbat arte eszeniko eta ikus-entzunezkoen munduko jardunetan interprete eta sortzaile gisa (Ertza, Hika, Kukai dantza). Egun, Arineketan proiektuan murgilduta ari da Jagoba Astiazaran musikariarekin batera. Bakarkako eta ganbera musikako zortzi disko kaleratu ditu dagoeneko.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com