Hemen zaude: Hasiera Artistak JJBand Hemeroteka Jazz-flamenko doinuak ekarriko ditu JJBand taldeak

Jazz-flamenko doinuak ekarriko ditu JJBand taldeak


2008-02-13 | 18:24:38 11Barri

Kultura

Tangos de Lavapies diskoa aurkeztuko du Malagako taldeak JazzBlues Zirkuituaren barruan.

Bizkaiko JazzBlues Zirkuituaren barruko bigarren kontzertuak Malagako JJBand taldea ekarriko du zapatuan, Uhagon Kulturgunera.

Bizkaiko JazzBlues Zirkuituaren barruko bigarren kontzertuak Malagako JJBand taldea ekarriko du zapatuan, Uhagon Kulturgunera. Taldeak flamenkoagaz gain, jazza, musika arabiarra eta funka ere jorratzen ditu, eta oraingoan, Tangos de Lavapies izeneko lana aurkeztera datoz.
JJBand esperientzia handiko musikariek osatzen dute: Jose Juan Martinez baxu jotzaileak, Cesar gitarrak, Pico bateriak eta Walter Lusarreta saxoak. Jose Juan Martinez baxu jotzailea da taldearen gidaria. Malaga jaioterriko jazz taldeetan hasi zen trebatzen, baina berehala bildu zuen taldeak gidatzeko adorea. Horietako batekin, Minoria Desencantadagaz Argentinako eta Espainiako jazz jaialdietan ere parte hartu zuen. 1993tik 1999ra Niña Pastori abeslariaren zuzeneko taldekidea izan zen, eta gaur eguneko flamenkoaren izenik garrantzitsuenekin kolaboratu du: Diego El Cigala, La Barberia del Sur, Antonio Canales, eta Tomasitogaz, besteak beste.

Musika estilo desberdinak

Tangos de Lavapies diskoko kantak ere berak idatzitakoak dira. Diskoan flamenko aireak, sonoritate arabiarrak, jazz giroak, funk taupadak, Indiako sitarrak eta rock progresiboa nahasten dira. Malagako taldearen kontzertua 20:30ean hasiko da, eta 6 euro baliko ditu sarrerak. Bazkideentzako 4 euro izango dira.