Jimmy Bidaurreta
Jimmy Bidaurreta (Donostia, 1971) ohiko izena da Euskal Herrian jazz, funk, musika elektronikoa edota latinoarekin loturik azken hamarkadan sortu diren proiektuetan. Pianista eta teklatu jotzaile gisa ezagutu eta nabarmendu bada ere (Argot, Tumbaíto, Sonora Candela, Javi Pez Orchestra, Acid Gazz, Makala Band, Grog eta Ortophonk taldeetan aritua da, besteak beste), bere ibilbideak beste hainbat adar ere baditu: zinema eta antzerkirako musika konposatu du, ekoizpen lanak egin ditu beste artista batzuentzat, eta gaur egun Gasteiz Big Bandeko zuzendaria da. Jardun oparo horretan beste urrats bat egin du Bidaurretak, eta world music edo musika etnikoaren esparrura hurbildu da bere bakarkako lehen lanarekin: Cosmonaut Camel. An ethnictronic trip world.
Entzun: Trip Contrast pt2.
Diskoak:
-
JImmy Bidaurreta meets Viorica
2012ko Otsaila10 "
10 € -
Bing Bang!
2010ko EkainaCD
10 € -
Hotsak Dantzan-2
2010ko EkainaCD
10 € -
Hotsak dantzan 2- EP
2009ko Abendua10 "
10 € -
Cosmonaut Camel
CD
10 €