Ibilbidea
Iker Piris Tolosan jaio zen 1979an. Bere kasa hasi zen gitarra jotzen. Bluesa ezagutu zuen lehen riffak eta generoko hiru disko erakutsi zizkion lagun baten bitartez: Guitar Watsonen Witchcraft, B.B. Kingen Live at the Regal eta Robert Crayren False accusation. Geroztik gitarrari atxikia bizi da, eta 1997tik jokalekuetan agertzen. 2009ko ekainean amaitu zituen ikasketak Musikenen. Handik 2018ra bitartean, The Romanticos taldearen buru izan da, eta hiru disko argitaratzen ditu Gaztelupeko Hotsak zigilupean: My time, 2012; Do it yourself, 2014, estudioan zuzenean grabatua; Good Vibrations, 2017, abesti originalez osatua. Blues akustiko primitiboaren zaletu amorratua, 2020an Solo, bakarkako disko hau, argitaratu digu. Tarteka indarra eta talentua batzen ditu Abdell B. Bop kontrabaxuarekin eta Andy Martin bateriarekin osatzen duen atal erritmiko frantsesean, Iker Piris & his Dual Electras proiektu barruan.