Hutsun + JEL Trio

Tango baten sentsualitatea, txalapartaren oihartzun aintzineko, sakon eta betierekoa eta jazz-aren distira jostagarri eta ezustekoz betea naturaltasun eta dotorezia ezin handiagoz nahasten dira Hutsun + JEL Trio taldeak sinatutako disko honetan. Kuriostasunak gidari, ausart, soinu berrien bila etengabeko bilaketa horren ondorioz doinu bilduma sailkaezina eskaintzen digute bertan. “Artze”, gure artista handienetako baten omenezko izenpean datorren disko honek milaka irakurketa aukera ezberdin gordetzen ditu barnean. Bildumari izen ematen dion txalaparta soileko doinu instrumental ederraren inguruan estiloen arteko harreman aberatsa ematen da gure aurrean, erakustaldi teknikoak alde batera utzi eta haren ordez entzulearekiko komunikazioa eta emozioa eraginez beti. Bereziki aipagarria da “Libertango”-ren bertsioa, bibrafonozko ekarpen zoragarriz hornituta eta biziki hunkigarria.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com