Hemen zaude: Hasiera Artistak HIBAI

HIBAI

Bi hamarkada daramatza Hibai Etxebarriak (Gernika, 1980) musikaren esparruko hainbat proiektutan lanean, bai Aitor anaiarekin (El_Txef_A disko jartzaile eta musikari elektroniko ezaguna), bai bakarkako edo taldeko lanetan, musikarekin lotutako alderdi bat baino gehiago jorratuz: pedagogia, konposizioa, interpretazioa, kazetaritza, ikerketa, ekoizpena...

Alderdi horietako batzuk batu eta ardura guztiak bere hain hartu ditu musikari bizkaitarrak proiektu anbiziotsu honetan. Musika estilo guztientzako gune ireki bat sortzen saiatu da, eta zinez lortu du: etiketa guztietatik kanpo dagoen edo etiketa guztien jabe den lana aurkezten digu HIBAI izenpean.

Entzun : Bihar Agian

 

 

Diskoak:


nabegazioa