Guitar Crusher

Guitar Crusher 82. urtearen hondarretan iritsi zen Berlinera Nick Katzmanekin batean, eta orduko Mendebaldeko Berlinen Cottonwood kluba inauguratu zuen. Ezagutu nituen garai hartan leku orotan aditzen zen “The Midnite Rockers” taldeko aitzindari Guitar Crusherren ahots nahasi ezina. Europara karrera berri bati ekiteko asmoz etorri bazen ere, Crusherrek luze gabe ohartu zen inguru berri honetan ere liskarrak eta gatazkak gertatzen zirela taldeetako kideen artean.
70. urteetan bizi izan zuen aurreko aldia, “disko” eromenak Rhythm and Blues egiten zuten musikari asko lanik gabe utzi zituen garaia. Crusher izan zen kaltetuetako bat, eta ehungintza batean lan egin zuen 1976. urtean Nick Katzman ezagutu zuen arte, une horretan berriro ere elkartu baitzituen “Midnite Rockers” (Crusherren aspaldiko taldearen izena) taldeko kideak.   
1992an, Crusherrek eta Nick Katzmanek, Wild Jimmy Spruill lagun zaharrarekin batean, “Googa Mooga” izenburuko CD bikaina grabatu zuten. Guitar Crusherrek, gainera, Europako leku askotako grabazio ugaritan izan da laguntzaile.
Gaur egun Berlinen bizi da, beti bezain pixkor, nahiz eta haren kontzertuetan dagoeneko ez dituen gitarrak txikitzen. 
 
Entzun: I got to know.
mp3
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com